[EGITARAUA] Martxoaren 8ari begirako egitarau zabala aurkeztu dute Zornotzan

Joseba Derteano 2026ko otsailaren 24a

Alicia Hernandez, Jon Artabe eta Ainhoa Salterain gaurko aurkezpenean.

Lehenengo ekintza gaur bertan izango da Sorgina Txirulinaren 'Emakume paregabeak' ipuin kontaketarekin.

Zornotzako Udalak Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira antolatutako egitaraua aurkeztu du gaur. Ainhoa Salterain alkateak, Jon Artabe Berdintasun zinegotziak eta Alicia Hernandez PSE-EEko zinegotziak eman dituzte xehetasunak. 

Salterainen esanetan Martxoaren 8a "oso hitzordu garrantzitsua" da udalerriarentzat. "Berdintasuna urte osoan zehar landu eta zaindu behar dugun balioa da, eta egun honek aukera ematen digu hausnartu, ikasi eta aurrera egiteko konpromisoa berritzeko”, adierazi du. Hernandezek orain arteko bidea errepasatu eta aurrera begirako helburuak aipatu ditu: "Asko dago egiteko. Jardunaldi bakoitza aukera bat da genero-berdintasunaren aldeko borrokan aurrera egiten jarraitzeko", adierazi du. 

Adin guztietarako jarduerak
Egitarauari gaur bertan ekingo zaio udal liburutegian izango den 'Emakume paregabeak' ipuin-kontaketarekin, Sorgina Txirulinaren eskutik. Gaurtik martxoaren 8ra bitartean egitarauak kultur zein aisialdi jarduerak edota ekitaldi instituzionalak uztartuko ditu, adin guztietako herritarrei zuzenduta. 

OTSAILAK 24

  • 18:30 Ipuin kontaketa saioa: 'Emakume paregabeak'. Sorgina Txirulinaren eskutik. Liburutegian. Hizkuntza: euskaraz. Saio honek emakume erreferenteak haurrei hurbiltzea eta txikitatik berdintasunaren balioak sustatzea du helburu, kontakizun eta istorioen bidez.

OTSAILAK 26

  • 18:30 Hitzaldia: 'Mujeres en la Edad Media'. Hizlaria: Isabel Mellén historialaria. Zelaietako auditoriumean. Hizkuntza: gazteleraz. Hitzaldiak historian zehar emakumeek izan duten papera aztertzea eta askotan ezkutuan geratu diren ekarpenak agerian jartzea du helburu.

MARTXOAK 2

  • 18:30 Giza Liburutegiak, emakume migratuen eskutik. Bibliotekan. Hizkuntza: gazteleraz. Ekimen honek bizipen pertsonalak entzuteko eta aurreiritziak apurtzeko espazio zuzena eskaintzen du, elkarrizketaren eta entzute aktiboaren bidez.

MARTXOAK 3

  • 18:30 Hitzaldia: 'Invierte en ti'. Zelaietako auditoriumean. Hizkuntza: gazteleraz. Hezkuntza finantzarioko dibulgatzailea den Natalia de Santiagok finantza-hezkuntzaren eta ahalduntze pertsonalaren inguruko gogoetak partekatuko ditu.

MARTXOAK 5

  • 18:30 Hitzaldia: 'Irabazi arte' telesaileko aktoreekin solasaldia. Hizlariak: Nahia Sillero eta Ainhoa Azpitarte. Aurkezlea: Larraitz Gartzia. Hizkuntza: euskaraz. Saioak ikus-entzunezkoen arloan emakume erreferenteek duten garrantzia eta gazteengan duten eragina aztertzea izango du ardatz.

MARTXOAK 6

  • 17:00-20:00 Ludoteka. Eskulan bereziak txanda bakoitzean. Hizkuntza: euskaraz.
  • 18:30 Hitzaldia: 'Karmele Jaio; Emakumeak eta literatura'. Aurkezlea: Josune Muñoz. Hizlaria: Karmele Jaioa idazlea. Hizkuntza: euskaraz. 
  • 20:00 Antzerkia: 'Nancy Grace Roman'. Nexo Teatroren eskutik. Hizkuntza: gazteleraz. Zornotza Aretoan. Zientziaren arloan emakumeek egindako ekarpena balioan jartzen du antzezlanak. 

MARTXOAK 7

  • 15:00-19:00 Greenpower herri zirkuitua. Zelaieta parkean. 
  • 20:00-22:30 Gauero: 'Gau morea'. Berdintasun ihes gela, eskulana (Tote bag), Hama brotxeak, txapak. Hizkuntza: euskaraz.

MARTXOAK 8

  • 10:00-15:00 XXVIII. Emakume Artisau eta Nekazarien Azoka. Zubiondo parkean.
  • 12:00 Kontzentrazioa eta adierazpen instituzionalaren irakurketa. Herriko plazan.
  • 13:00 Marixelarre sariak. Zubiondo parkean. Berdintasunaren aldeko ibilbide eta ekimenak aitortzen dituen sari honek aurten STEAM esparruan ikerketan diharduten herriko emakumeak omenduko ditu. Baita ere, ikerlari horiek sustatzeko STEAM gaiak ematen dituzten herriko  andereño eta irakasleak; eta esparru honetan ikasketak eta lan egiten duten emakume zornotzarrak.    Gainera, saridunen perfilak dituzten herriko emakumeek oraindik denbora dute beraien izena HAZean emateko, martxoaren 8ko ekimenetan parte hartzeko aukera izan dezaten. Horrez gain, edozein momentutan izango dute aukera Rosalinda Incardonak sortutako saridunentzako lamina bereziak jasotzeko, HAZera hurbilduz.
  • 17:00-20:00 Photocalla: 'Begirada morea' eta Emakumeen Memory jolasa. Hizkuntza: euskaraz.

MARTXOAK 3-27

  • Erakusketa. 'Emakume irakurleak'. Skolastika. Zelaieta zentroan.

MARTXOAN ZEHAR

  • Berbalapiko: liburu feministak. Hizkuntza: elebitan. Berdintasunarekin eta Martxoaren 8arekin lotutako liburu feministak aurkitu ahal izango dira, adin eta publiko guztiei zuzenduta. Martxoan zehar euskaraz eta gaztelaniaz dauden liburu feministak banatuko dira, feminismoaren inguruko hausnarketa herritarrengana hurbiltzeko.
Erlazionatuak

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!