Zornotzako EH Bilduk, Elkarrekin Amorebietak eta PSEk ohar bateratua kaleratu dute azken lan istripuaren harira

A. M. 2026ko otsailaren 9a

Zornotzan, basolanetan zebilen pertsona bat hil zen joan den astean. Hori salatzeko elkarretaratzea egin zuten barikuan; horrez gainera, ohar bateratua kaleratu dute EH Bilduren, Elkarrekin Amorebietaren eta PSEren udal taldeek. 

Hiru alderdiek elkartasuna eta babesa adierazi gura diete langilearen senideei, lankideei eta lagunei. Horrez gainera, erakundeei lan arriskuen prebentzioan "jardunbide egokiei buruzko programetan lagundu" dezatela eskatu diote. "Edozein lan motatan, guztiaren gainetik, lan segurtasunak lehentasuna izan behar du. Kosta ahala kosta, lan istripuak sahiestea beharrezkoa da eta honetarak, ezinbestekotzat jotzen dugu lan osasunari eta segurtasunari buruzko kanpainak bultzatzen jarraitzea, bai eta lan arriskuen prebentziorako arauak betearaztea ere. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!