Zornotzako lan heriotza salatzeko elkarretaratzea egin dute

M.Z. 2026ko otsailaren 6a

Atzo baso-lanetan zebilen pertsona bat hil zen Zornotzan, Ergoien auzoan, Bizkargi mendira igotzeko eremuan. Gaur lan heriotza hori salatzeko elkarretaratzea egin dute herrian.

Elkarretaratzea Ernai, Sortuk eta LAB sindikatuak deitu dute. "Euskal langileon bizi baldintzak defendatzeko eta bizi duten prekarietatea hiltzailea dela salatzeko batu gara", adierazi dute deitzaileek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!