"Pozgarria da horrelako ekimenak ikustea, hor ikusten da Durangoko Azokaren ekarpena, besteak beste", azaldu du Beñat Gaztelurrutia Gerediagako kudeatzaileak. "Euskarak eta euskal sortzaileek, hartzaileak behar dituzte, era hain zuzen ere, hori eskainiko du MusikagazFest-ek". Musika Bulegoko Ruth Manzanok elkarlana nabarmendu du. "DA! PRO topaketen bidez talentu berriak eta programatzaileak hartu emanetan jartzen ditu Musika Bulegoak, eta MusikagazFest-en programazioan topaketa horretatik igarotako taldeak egiteak ekimen honen sortzaileen ikusgarritasuna eta euskal musikaren profesionalizazioa sustatzem dituela erakusten du", azpimarratu du Manzanok.
Egitaraua 13:30ean hasiko da. Ainhoa Salterain Zornotzako alkateak herriko artisten presentzia nabarmendu du. "MusikagazFestek gazteen ahotsari benetako leku ematen die, sormena kalera ateraz eta kultura elkarrekin bizitzeko modu berriak sortuz", gehitu du Salterainek.