Musikagaz Fest jaialdiaren laugarren edizioa izango da hau. Ekimena, Zornotzako Udalak, Gerediaga elkarteak, Zornotzako Gazteak, Musika Bulegoak eta Bizkaiko Foru Aldundiak sustatu dute. Kontzertuak Zornotzako gune desberdinetan egingo dira, egun osoan zehar. Kontzertuak doan izango dira.
ORDUTEGIA
- 13:30ean, Silitia, Arraibi plazan.
- 14:00etan, Sueder, Andra Mari plazan.
- 14:30ean, Dj Rosamari, Arraibi plazan.
- 15:00etan, Hondora, Euskal Herria plazan.
- 15:30ean, Dj Rednal, Euskal Herria plazan.
- 18:00etan, Etxepe, Amorebieta IV frontoian.
- 19:00etan, Odik, Zelaieta kontzertu gelan.
- 20:00etan, Uxue Kerejeta, Vintagen.
- 20:30ean, Maialen Ibarra, Zelaieta kontzertu gelan.
- 21:30ean, Sua, Amorebieta IV frontoian.
- 22:30ean, Sara Zozaya, Zelaieta kontzertu gelan.
- 23:30ean, Jonkass, Amorebieta IV frontoian.