#0km

Fernando Gonzalez enbaxadore dela hasi dute Bizkaiko txotx denboraldia Zornotzan

Aritz Maldonado 2026ko urtarrilaren 20a

Zornotzako Uxarte sagardotegian eman diote hasiera Bizkaiko sagardo denboraldiari urtero bezala. 

"Azken urteetako sagardo dezenteena" kupelan dutela ekingo diote txotx denboraldi berriari Bizkaian. Hain zuzen ere, Zornotzan egin dute hasiera ekitaldia, urtero lez. Klima onari esker, "kalitate oso oneko" sagarrak eduki dituztela azaldu du Jose Antonio Zamalloa Bizkaiko Sagardo Ekoizle eta Egileen Elkarteko presidenteak. "Sagardo oso freskoa da aurtengoa, kolorez, edalontzian argi ikusiko da, eta usaintsua ere izango da", gehitu du. Hain zuzen ere, Fernando Gonzalez oraintsu Michelin Izarra irabazi duen La Reveliako sukaldari ezagunak Bizkaiko sagardoaren maila goraipatu du. "Guk sartzen dugu . Gozada bat da horrelako produktu natural eta kalitatezko bat, hain hurbil edukitzea" azaldu du; bera izendatu dute enbaxadore txotx denboraldiari hasiera emateko.

Sagardoari dagokionez, 2025eko uztak Bizkaian 98.500 litro sagardo natural ekoiztea ekarri du. Elkartetik, bertako sagarrarekin egindako produktuaren aldeko konpromisoari eusten diotela azpimarratu du Zamalloak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!