Gontzal Murgoitiok errekorra eta Itsasne Urkiagak garaipena Aramotz mendi lasterketan

Maialen Zuazubiskar 2025ko urr. 18a, 12:53

Murgoitiok errekor berria ezarri du: 22 kilometroak egiteko 01:45:57ko denbora behar izan du. Urkiagak opari ezin politagoa egin dio bere buruari, lasterketa urtebetetze egunean bertan irabazita. Zorionak!

Joan zen astean Ipar Irlandan sasoi betean zegoela erakutsi zuen Gontzal Murgoitio elorriarrak, eta gaur hori berretsi egin du. Murgoitio bizkorrena izan da. Bigarren postuan Ander Gerrikaetxebarria zornotzarra sailkatu da eta hirugarren Iñigo Pradera mallabiarra.

Emakumezkoetan Itsasne Urkiaga zornotzarrak ezin hobeto borobildu du urteguna, 30 urte bete dituen egunean garaipena eskuratu du-eta etxeko lasterketan. Bigarren postuan Leire Uribe otxandiarra sailkatu da eta hirugarren Lola Oyarzabal gasteiztarra.

Durangaldeko Koparen azken aurreko lasterketa da gaurkoa. Emakumezkoetan, Leire Uribe dago txapela eskuratzeagatiko lehen postuan; gizonezkoetan, Irazu Aranburu. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!