Jaialdiak arratsaldean izango du segida. Arratsaldeko 16:00etan, Dragoi Bola Super telesailaren euskarazko bikoizleek berbaldia eskainiko dute, Zelaietako lehenengo solairuan. Bestalde, eguneko ekintzarik ikusgarrienetako bat 17:30ean izango da. Zelaietako frontoiak cosplay edo mozorro desfilea hartuko du ordu horretan.