Billiken Zornotzako denda mitikoaren dokumentala urriaren 8an aurkeztuko dute. Liburuak erosteko leku bat baino askoz gehiago izan zen Billiken, banbesgune bat, elkargune bat. Herriko denda ikonikoetariko bat. Orain, Eduardo Larrea dendaria hil eta urtebetera, dendari buruzko ikus-entzunezkoa estreinatuko dute herrian.
Beittu Video Factoryk egindako dokumentalak apalategien artean hazi zirenen testigantzak biltzen ditu. “Hilezkorra zirudien leku baten erretratua eraikitzen da. Izateari utzi zion arte”, diote lekukoek. Sarrerak debalde eskuratu daitezke Zornotza Aretoaren atarian.