Aldetu enpresako langileek manifestazioa egingo dute Zornotzan

Anboto 2025ko uzt. 23a, 15:51

Artxiboko irudia.

ELA eta LAB sindikatuek deituta, manifestazioa egingo dute bihar, eguena, Zornotzan. Gudari kalean hasiko dute mobilizazioa, 19:00etan. 

Herritarrak manifestazioan parte hartzera animatu dituzte sindikatuetatik. Aletu enpresan grebara deituta daude langileak uztailaren 8az geroztik. Enpresa Batzordearen gehiengoa osatzen dute ELAk eta LABek. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!