Enpresa Batzordearen gehiengoa osatzen duten ELA eta LAB sindikatuek deitu dute greba mugagabea; enpresari Konkurtso Admnisitrazioari Enplegu Erregulazioko Espedientea kentzeko eskatu diete. Gainera, "benetako" bideragarritasun plan industrila bat eskatu diete, baita ere, "lanpostuak eta lan baldintzak errespetatzea ekarriko duena".
Aldetu metalgintza sektoreko enpresa da, eta 2024tik hartzekodunen konkurtsoan dago. ELAren arabera, likidazio fasean dago enpresa une honetan, eta Cikautso S. Coop enpresaren eskutik erosteko eskaintza jaso du. "Eskaintza horrek plantilaren erdia baino gehiago kaleratzea eta enpleguari eutsi diezaioketen langileen lan baldintzak okertzea eskatzen du. Langileak ez daude prest hori onartzeko".
Uztailaren 8az geroztik greba mugagabean daude, eta hainbat mobilizazio egin dituzte. Azkena, gaur, Bilboko Elkano kalean.