Amorebieta B taldea Ohorezko Mailara igo da

Anboto 2025ko mai. 7a, 12:42

Jokalariak igoera ospatzen (Argazkia: @sdamorebieta)

Bigarren urtez jarraian igo da.

Zale urdinentzat iragan zapatua gazi-gozoa izan zen. Batetik, talde nagusiak 2-0 galdu zuen Barakaldon eta matematikoki Lehenengo RFEF mailatik jaitsi zen. Egun berean, Amorebieta Bk Zalduaren kontrako derbia irabazi zuen (0-1) Zaldibarko Solobarria zelaian eta Bizkaiko Ohorezko Mailarako igoera segurtatu zuen liga amaitzeko hiru jardunaldiren faltan. Gorka Moreno abadiñarrak entrenatutako taldeak bigarren urtez jarraian lortu du mailaz igotzea.

Ohorezko Maila eskualdeko talde barik egoitea ez da ohikoa, baina horixe da aurtengo kasua iaz Iurretakok maila galdu ostean. Zaldua eta Abadiño taldeak ere ibili izan dira maila honetan. Datorren urtean Amorebieta B izango da eskualdeak Bizkaiko mailarik altuenean izango duen ordezkaria.

Lehentasunezko Mailan hiru jardunaldi falta dira liga amaitzeko. Abadiño sailkapenaren erdian dago eta ez du ezer jokoan. Zaldua beherago dabil, baina zortzi puntura du jaitsiera eta ez du arriskurik. Iurretako, berriz, sufritzen ari da. Une honetan jaitsiera postuan dago eta hiru puntura du salbazioa. Iurretakok etxean jokatu du zapatu honetan, 18:30ean, Astrabudua taldearen aurka.

Amorebieta B taldeko jokalariak igoera ospatzen. (Iturria: @sdamorebieta)

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!