"Denboraldia ez da esperotakoa izan, ezta desiotakoa ere ez. Hausnartzea tokatzen zaigu orain, eta akatsetatik ikastea, etorkizunean momentu hobeak etorriko dira eta", adierazi dute prentsa ohar bidez S.D. Amorebietako ordezkariek.
Zapatuan hil ala biziko partidua izan zuten Natxo Gonzalezen jokalariek. Lehen Federazio Mailan, hamabi puntu -lau jardunaldi- geratzen ziren jokoan, eta salbazioa bederatzi puntura zegoen. Amorebietak nahitaez irabazi behar zuen asteburuko partidua, baina urdinek ez zuten lortu. Beraz, datorren denboraldian S.D. Amorebietak Bigarren Federazio Mailan jokatuko du.