Zapatuan Zornotzako erlojupeko duatloia lehiatu zuten. Izen-ematea bete egin zen, 66 talderekin. Egoitza Portugaleten duen Peñota Dental Alusigma taldea faborito nagusien artean zegoen eta ez zuen hutsik egin. Gizonetan nahiz emakumeetan nagusitu zen.
Gizonetan Cafes Foronda Dida Kirol Taldeak (bigarren) eta Garraitz TT-k osatu zuten podiuma. Eskualdeko taldeei dagokionez, Mugarra Triatloi Taldea A bederatzigarren postuan sailkatu zen; Indarpak Kirol Kluba A, 22. postuan eta Amorebieta Etxanoko Triatloi Taldea A, 28. tokian. Podiumerako borrokan zebilen Amandarri Triatloi Klubak erorikoa izan zuen. "Zorionez erorikoak ez zuen ondorio larririk izan", triatloi-org atariaren arabera.
Emakumeetan LEA La Blanca (bigarren) eta Cafes Foronda Dida Kirol Taldea (bigarren) izan ziren podiumean irabazleekin batera.
Sailkapen guztiak HEMEN.