[ARGAZKI GALERIA]: Garaiko erreleboen taldekako duatloia iruditan

Maialen Zuazubiskar 2025ko ots. 17a, 11:00

Giro paregabe bategaz atzo IV. Garaiko erreleboen taldekako duatloia jokatu zuten. 

Jendetza batu zen atzo goizean Garain. Garaiko Triatloi Taldeak antolatuta laugarren erreleboen duatloia jokatu zuten bertan. Gizonezkoetan lehia estua mantentzen zeuden Garraitz Taldeko duatletak eta Peñota Dental Alusigma taldekoak. Baina, bigarren talde honetako, Borja Martinek izandako erorikoak baldintzatu egin zuen proba. Martinek lasterketa utzi behar izan zuen eta Peñota Dental Alusigma taldekoek ezin izan zuten lasterketa amaitu. Garaipena Garraitz taldeko mutilentzat izan zen. 

Emakumezkoetan, ostera, Peñota Dental Alusigma taldeko hirukoteak nagusitasunez irabazi zuen. Bigarren Mugarra Triatloi Taldeko kideak helmugaratu ziren. 

SAILKAPENAK

GIZONEZKOAK

1. Garraitz Kirol Taldea
2. Drink Team
3. Indarpak A

GIZONEZKOAK (OPEN)

1- Indarpak

EMAKUMEZKOAK

1- Peñota Dental Alusigma
2- Mugarra
3- C.D.VIBIKE

EMAKUMEZKOAK (OPEN)

1- Mugarra TT

MISTOA

1- Galdakaoko Mozoilo T.K.
2- Hiruko Triatloi Taldea
3- Zumeatarra

MISTOA (OPEN)

1- Garaiko Triatloi Taldea

KADETEAK MUTILAK

1. Unai Zorriqueta (Peñota Dental Alusigma)
2. Ibai Iturraspe (Amandarri Triatloi Kluba)
3. Jokin Txopitea (Amandarri Triatloi Kluba)

KADETEAK NESKAK

1. Garazi Alzola (C.D. Ciclista Vibike)
2. Daniela Sanchez (Independiente)

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!