Amorebieta futbol taldeak Errege Kopako lehenengo kanporaketa jokatuko du gaur arratsaldean Barbastron (Aragoi). Eta zelai ertzetik, area teknikoaren barruan, eskualdeko entrenatzaile bat egongo da jokalariei aginduak ematen: Gorka Moreno abadiñarra.
Gaur egun filialeko entrenatzailea da eta asteon Julen Guerrero talde nagusiko entrenatzaile kargutik kendu ostean, zuzendaritzak Morenori eman dio taldearen ardura, behin behinean. Hain zuzen, atzo berak gidatu zuen Urritxen talde urdinaren entrenamendua.