Julen Guerrerok ez du Amorebieta futbol klubeko entrenatzaile moduan jarraituko. Joan zen ekainean iragarri zuen Amorebieta Kirol Elkarteak Guerrero izango zela lehen taldeko entrenatzailea. Gaur jakin arazi diote ez duela karguan jarraituko. Sare sozialen bitartez azaldu dutenez, "klubera heldu zen lehen egunetik lanerako erakutsitako profesionalitate eta dedikazioa eskertu gura diogu, eta zorterik onena opa diogu arlo profesional zein pertsonalean".
Klubeko Zuzendaritzak eta Kirol zuzendaritzak uste dute taldeak "inflexio puntu bat" behar duela, bere jokoan, emaitzetan eta sailkapen-jardueran. Amorebieta futbol klubak jakitera eman duenez entrenatzaile berri bat hartzeko lanean hasita daude. Datozen egunetan emangio dute jakitera nork entrenatuko duen taldea.