Iker Trigo zornotzarra sasoian dago eta bere maila erakusten ari da. Balentziaga lasterketan lehenengo euskalduna izan ostean, Nafarroako Itzulian podiumera igo da. Bigarren amaitu du sailkapen orokorrean. Erregulartasuna izan du bidelagun. Lau etapako itzulian, azken hiruretan aurreneko hamarren artean geratu da. Bigarren etapan laugarren helmugaratu zen [bideoa]; hirugarrenean, zortzigarren eta, azkenekoan, zazpigarren. Azkenean bigarren amaitu du Nafarroako Itzulia Alex Diazengandik 50 segundora.
Iker Trigo, ezkerrean, Nafarroako Itzuliko podiumean.