"Udalak gu seinalatzeko eran jokatu du, modu oso argian, gure aurka egiteko asmoz", adierazi dute Zornotzako gazteek. Eta gogorarazi dutenez, "edozein jaitan" pilatzen da antzera bateko zikinkeria. Udalak kristalaren erabilerari buruz esandakoak ere argitu dituzte, hain zuzen ere, "txosnan ez zelako inongo kristalik zerbitzatu". "Gainera, udalak edalontzi berrerabilgarriak erabiltzeko dioen gomendio hori ezerezean geratzen da, ospakizunean zehar baso berreragilgarriak erabili genituen-eta", argitu dute.