Zornotzako Udalak lehiaketa publikora atera du Jauregizahar auzo ingurua berritzeko obra. 1.300.000 euroko aurrekontuagaz, espazio "inklusiboagoa eta parte hartzaileagoa" sortu gura dute. Lanek sei hilabete iraungo dute martxan ipintzen direnetik.
Bestalde, auzoko bide azpiegituran beste esku hartze bat egingo duela iragarri du udalak. Segurtasun arrazoiak direla eta, Jauregizahar auzoaren sarreratik gertu dagoen oinezkoentzako pasabidearen ikuspena handituko dute, oinezkoentzako joan-etorri seguruagoa bermatuta. Proiektu hau aurrekontu partehartzaileetatik dator. Azken honi loturiko obrak Aste Santuaren ostean hasiko dituzte. Hiru asteko iraupena izango dute.