Ioritz Zalloetxebarria Meabek (Zornotza, 2007) hirugarren tokian amaitu du kart-kroseko Espainiako txapelketa, 'series' kategorian. Lorpen azpimarragarria da 16 urte besterik ez dituela kontuan hartuta. Egutegia zazpi lasterketek osatu dute. Pozik dago lortutako emaitzarekin. Pena bakarra da lasterketa bitan matxura mekanikoak izan dituela. Eurak barik gorago amaitzeko borrokan arituko zen.
Orain urte bi kart-etako Gaztela eta Leongo txapelketa irabazi zuen junior mailan 16 urteko zornotzarrak.