Zornotzako Nazioarteko Krosa lehiatu da gaur Jauregibarriako landetan. Emakumeetan F.C. Barcelona taldeko June Arbeo durangarra lehenengo euskalduna izan da, 12. postuan. 32 minutu eta bi segunduan amaitu du lasterketa.
Emakumeetan Likina Amebaw etiopiarrak irabazi du aurten 69. aldia izan duen Zornotzako Krosa, 29 minutu eta 36 segunduko denboragaz. Gizonezkoetan, berriz, Celestin Ndikumana burundiarra izan da nagusi, 25 minutu eta 34 segunduko denboragaz.
Beheragoko mailetan, bestalde, 20 urte azpiko mailan 2. postua lortu du Durango Kirol Taldeko Izaro Aranburuk. Era berean, 16 urte azpiko mailan 19. postua lortu du Durango Kirol Taldeko Aiker Fernandezek, eta 20. heldu da Bidezabal taldeko Asier Atucha. Era berean, 12 urte azpiko mailan, Bidezabal atletismo taldeko Aner Sevilla eta Ibai Leanizbarrutia izan dira lehenengoa eta bigarrena, hurrenez hurren. Sailkapen guztiak hemen klikatuta.