Amorebieta futbol taldeko jokalariek zaleekin ospatu dute igoera

Anboto 2023ko mai. 28a, 19:48

Atzo gaueko harrerako irudiak.

Amorebieta Bigarren Mailara igo zen atzo Lezaman. Herrira bueltan harrera egin zieten udal ordezkariek eta udaletxeko balkoira irten ziren plaza betetzen zuten zaleak agurtzera.

Andoni Agirrebeitia alkateak, udalbatza osatzen duten gainerako alderdiekin batera, urdinak zoriondu ditu egindako "balentria handiagatik".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!