Gerra Zibileko biktimak omentzeko ekitaldia egingo dute Zornotzan

Anboto 2023ko mai. 11a, 11:02

Iazko ekitaldia Andone Zarandonak parte hartu zuen. Zarandonak bost urte zituen frankistek herria hartu zutenean.

Zornoza Kultura eta Arte Elkarteak antolatu du ekitaldia. Maiatzaren 21ean egingo dute, domekan, eguerdiko 12:00etan, Zelaieta parkean.

1937ko maiatzaren 18an tropa frankistek Amorebieta eta Etxano hartu zituzten. Data hori gogoratuta, urtero legez, Zornoza Kultura eta Arte Elkarteak ekitaldia antolatu du. Omenaldia eta aitortza egin gura dizkiete gerraren "eragina eta minak pairatu zituzten pertsonei". Ekitaldia domekan egingo dute, hilaren 21ean, 12:00etan, Zelaieta parkean. Egitaraua honako hau izango da:

  • Sirena hotsak
  • Txoria txori kantuaren interpretazioa Alaiak abesbatzaren eskutik.
  • Lore eskaintza "In memoriam" oroitarrian: Pedro Iparragirre Etxebarria. Gerrako umea izanikoa eta Zornotza Kultura eta Arte Elkarteko kidea.
  • Udabarri dantza taldeak eta Udazken txistulari taldeak aurreskua eskainiko dute.
  • Gogora Institutuko Aintzane Ezenarro zuzendariaren hitz hartzea.
  • Gerra zitala: Zornoza abesbatza. 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!