"Hiruzpalau gudarirenak" izan daitezkeen gorpuzkiak topatu dituzte Zornotzako hilerrian

Anboto 2023ko mai. 7a, 15:23

Gogora institutuak ikerketa bat hasi du topaturikoa hobi komun bat ote den argitzeko. Gorpuzkiekin batera Jose Antonio Agirre lehendakariaren gobernuko txanponak topatu dituzte.

"Hiruzpalau gudarirenak" izan daitezkeen arrastoak topatu dituzte Zornotzako hilerrian. Halantxik jakinarazi du goiz honetan Gogora institutuko zuzendari Aintzane Ezenarrok, Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketa batean. Ezenarrok azaldu du ikerketa bat hasi dutela topaturikoa hobi komun bat den ala ez baieztatzeko. Gogora institutuak eskuartean daukan hipotesia da gudariak Zornotzako hilerrira eraman zituztela gerran gudukatu eta bizia galdu eta gero. Ezenarrok gaineratu du Jose Antonio Agirre lehendakariaren agintaldiko txanponak ere topatu dituztela.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!