Realak irabazi du 18. Lointek Amorebieta-Etxano Cup torneoa

Anboto 2022ko abe. 9a, 13:18

Realeko jokalariak irabazlearen garaikurrarekin. (Argazkia: SD Amorebieta)

Finalean Athletic taldea menderatu zuen (2-1) azken minutuan sartutako gol bati esker.

Realak irabazi du Lointek Amorebieta-Etxano Cup txapelketaren 18. edizioa, alebin mailako nazioarteko futbol 7 txapelketa. Torneoa Txolonen jokatu da bi egunetan: asteartean (hilak 6) eta atzo (hilak 8). Donostiako taldeak 2-1eko emaitzarekin irabazi dio finalean Athletici azken minutuan sartutako gola bati esker. Txapelketako jokalari onenaren saria Pedro Ibañezek lortu zuen, Realeko aurrelariak, eta atezain onenarena Osasunako Asier Martinezek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!