Euskal Herriko eta nazioarteko klubetako 350 umek parte hartuko dute Zornotzako futbol torneoan

Anboto 2022ko abe. 2a, 14:56

Torneoko antolatzaileak eta babesleak eta Zornotzako Udaleko ordezkariak gaurko prentsaurrekoan.

Urte biko parentesiaren ostean, bueltan da Lointek Amorebieta-Etxano Cup torneoa. Abenduaren 6an eta 8an egingo dute, Txolon futbol zelaian.

Kimu mailako txapeltan —2011n jaiotakoak— 24 taldek parte hartuko dute eta 350 bat ume batuko dira.

Txapelketa egun bitan garatuko da: abenduaren 6an eta 8an. Abenduaren 6ko martitzenean 12 talde lehiatuko dira hiru multzotan banatuta. Talde irabazleak egueneko jardunaldian parte hartzeko eskubidea irabaziko du. Hiru talde eskualdekoak dira: Amorebieta, Gertasport eta Ikastxiki. Gainerako taldeak honako hauek dira: Arratia, Aurrera de Vitoria, Derio, Txantrea, Barakaldo, Baskauri, Gernika, Galtzarrieta eta Bermeo. Partiduak 09:00etatik 13:00etara jokatu dira goizetan, eta, 16:00etatik 18:15era, arratsaldetan.

Abenduaren 8an beste 12 talde lehiatuko dira: Athletic, Huesca, Atletico Madril, Alaves, Girondins Bordeaux, Amorebieta, Bartzelona, Osasuna, Real Valladolid, Eibar, Reala eta lehen faseko irabazlea. 09:00etatik 13:00etara kanporaketak jokatuko dituzte; 16:00etan final laurdenak hasiko dira eta finala 18:15ean izango da.

Txoloneko aparkalekua itxita

Nobedade moduan, aurten Txoloneko aparkalekua itxita egongo da. Horregatik, zelaira joateko doako txu-txu tren bat jarriko da. Jauregibarriako aparkalekutik abiatuko da ordutegi  honetan: 08:00etatik 10:00etara, eta, 15:00etatik 17:00etara. Herrian zehar geldialdiak egingo ditu Txolonera iritsi arte.

Sarrerak

Sarrerak egun osorako balioko du eta hurrengo prezioak izango ditu. Hilaren 6a doakoa izango da bazkideentzat eta 3 euroko kostua izango du gainerakoentzat. Hilaren 8an, berriz, bazkideek 3 euro ordaindu beharko dute eta gainerakoek 5 euro.

Txapelketan zehar hainbat sari zozkatuko dira, hala nola parte hartzen duten kluben kamisetak, bi lagunentzako bi bazkari Boroa Jatetxean eta otzarak.

ABENDUAK 6 - ORDUTEGIA

ABENDUAK 8 - ORDUTEGIA

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!