Haize-boladek hainbat zuhaitz bota dituzte eskualdean

Anboto 2022ko urr. 23a, 20:04

Elorrion erori zen zuhaitza

Haizeak hainbat kirol ekitaldiren garapena ere zaildu du.

Haize-ufada bortitzak izan dira gaur Durangaldean, batez ere, goiz-eguerdian. Horren ondorioz hainbat zuhaitz erori dira eta batzuek kalteak eragin dituzte. Zuhaitzetako bat Berriz eta Zaldibar arteko N-634 errepidera erori da eta errei bat itxita egon da. Zornotzako Zelaieta parkean, Abadiñoko Gerediaga auzoan eta Elorrion ere erori dira arbolak eta Durangoko Tabira parkean zuhaitzetako adarrak apurtu ditu.

Kirol ekitaldietan ere nabaritu dira haize-boladen ondorioak. Esaterako Berrizko ziklo-krosean. Segurtasunaren mesedetan, epaileek eta antolatzaileek Emakumeen Openari itzuli bat kentzea erabaki dute. 

Durangoko Tabira auzoan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!