Joan zen barikuan, uztailaren 1ean, 34 urteko behargin bat hil zen Zornotzako Aludium enpresan. Ezbeharra 12:30ean gertatu zen, langilea mantenu lanak egiten ari zela. LAB sindikatuaren arabera, behargina azpikontratatutako enpresa bateko langilea zen. Sindikatuak ohar batean azaldu zuenez, behargina makina bati mantenu lanak egiteko beharretan zegoen, makina gainera jausi zitzaionean.
LABek azaldu duenez, "gertatutakoa ez da berria, urtero honelako lan istripuak ditugu, azpikontratako langileak hiltzen dira lan baldintza kaskarrengatik. Ez dago aitzakiarik hiru lanegunetik behin langile bat hiltzeko. Argi daukagu lan istripuak ez direla zoriak edo kasualitateak sortuak, ematen diren lan harremanen, prekarizazioaren, lan arautegiaren eta azpikontratazioaren emaitza dira".