Autobus zerbitzua Zornotzan, Gure Eskuren Pirinioetako Bidera joateko

Anboto 2022ko eka. 27a, 10:20
Zornotzako gazteriak 2017ko herri galdeketari begira egindako argazkia.

Zornotzako Gure Eskuk autobus zerbitzua ipini du Lindus mendira joateko. Zornotzarrei bertako tontorra argitzea egokitu zaie Pirinioetako Bidean.

Autobuserako izena emateko mezu bat bidali beharko da gureeskudagozornotza@gmail.com helbidera. Prezio orokorra 20 eurokoa izango da. Ikasleek, langabetuek eta pentsiodunek 15 euro ordaindu beharko dituzte. Autobusak, uztailaren 2an, 15:00etan irtengo du Zornotzatik. Pirinioetako Bidea bukatuta, itzulera ordua goizeko 03:00etarako dago aurreikusia.

Pirinioetako Bidea datorren zapatuan, uztailaren 2an, egingo da. Hirger lurmuturretik hasi (Hondarribia, Gipuzkoa) eta Creuseraino (Gironako probintzia) euskaldunek eta katalanek 300 tontor argituko dituzte autodeterminazio eskubidearen alde. Zornotzarrek Lindus mendia argitzeko ardura dute. Uztailaren 2an, autobusak  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!