Asteburuan Haizetara jaialdiaren XV. edizioa jokatu da Zornotzan. Lehiaketako lehen saria talde bik irabazi dute: Bokale Brass Band talde lapurtarrak eta Tolouse La Marmaille Post-Fanfare taldeak. Halantxik erabaki dute Ainara Ortegak, Aritz Labradorrek, Amaia Ispizuak eta Fran Lasuenek osatutako epaimahaiak. Kamikaze Beat Bran talde mexikarrak, berriz, publikoaren saria irabazi zuen. 4.000 euro eskuratu zuten. Zornotzarrek Haizetara web orriaren bitartez eman zuten botoa. Guztira 4.394 herritarrek parte hartu zuen. Pablo Martín tronboi-jotzaileak, bestalde, musikaririk onenaren saria jaso du. 1.000 euro, hain zuzen.