Konbenio kaleko lanak amaitu dituzte

Anboto 2022ko eka. 24a, 13:40

Espaloiak handitu, irisgarritasun arazoak konpondu, saneamendua berritu eta LED argiteria ipini dute.

Zornotzako Udalak Konbenio kalea berrurbanizatzeko lanak amaitu ditu, Karmen kaletik hasita San Juan kaleraino. Anartz Gandiaga Hirigintza zinegotziak azaldu duenez, kalearen eraldaketa nabarmena izan da: "kalearen arazoei irtenbide integrala eman zaie. Azken helburua izan da, dauden arazoak konpontzeaz gain, zornotzarrei gune irisgarri eta berritu bat eskaintzea. Orain, oinezkoek lehentasuna dute ibilgailuekiko, jakitun izanik muga batzuk badirela eta hauek beharrezkoak direla", azaldu du. Udalak 1.000.000 euroko inbertsioa egin du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!