Konbenio kalea berritzeko lanak hasi dituzte

Anboto 2021ko mai. 31a, 14:46

Irisgarritasun eta mugikortasun arazoei konponbidea emateaz gainera, ur-hornidura eta saneamendu sarea berrituko dute. Lanek "eraldaketa integrala" ekarriko dutela esan du Zornotzako Udalak.

Zornotzako Udalak Konbenio kalea berritzeko lanak ipini ditu martxan. Batetik, ur-hornidurari eta saneamenduari lotutako arazoak konponduko ditu. Sistema "egoera txarrean" dagoela eta -amiantozkoa delako-, hornidura sistema aldatu eta saneamendu-sareak berrituko ditu. Bestetik, irisgarritasunari lotutako lanak egingo dituzte. Udalak dioenez, bertako mugikortasuna "nabarmen" hobetuko da. Konbenio kalea "erdigunean dagoen arren", oinezkoen fluxu handirik ez duela dio udalak. Hori "espaloien estutasunagatik" gertatzen dela dio batez ere. "Zati batzuetan, ez da metro bateko zabalerara iristen". Udalak jakinarazi du "askotan" jaso dituela horri buruzko kexak eta egoera horri "behin betiko irtenbidea" emango diela. Udalak dioenez obrek "hobekuntza nabarmena" ekarriko dute. "Oinezkoentzat askoz atseginagoa den hiri-eszena bat lortuko" dela jakinarazi du. 

Aurrekontua 1.100.000 eurokoa izango da eta lanak egiteko epea 6 hilabetekoa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!