Zornotzako Udalak herritarrak animatu ditu erosketak www.zornotzanerosi.eus atarian egitera

Anboto 2022ko eka. 10a, 12:48

Atariak komertzioetan erosi eta erosketak etxean jasotzeko aukera eskaintzen du.

Zornotzako Udalak herritarrak animatu ditu erosketak www.zornotzanerosi.eus atarian egitera. Atariak herriko dendak eta ostalaritza negozioak hurbildu gura dizkio erosleari. Izan ere, udalak dioenez, "webguneak gertuko merkataritzak eskaintzen dituen ezaugarri berak" eskaintzen ditu: "hurbiltasuna, zerbitzu ona eta arreta zuzena". Horrez gainera, atariak aukera ematen du komertzioetan erosi eta erosketak etxean jasotzeko. 

Zornotzako Udalak iazko ekainean ipini zuen plataforma martxan. Zerbitzuan alta eman gura duten negozioek 946812204 telefonora edo soporte@zornotzanerosi.eus helbidera jo dezakete. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!