Aimar Morgaetxebarriak uztailaren 16an egingo du debuta, Zornotzan

Anboto 2022ko eka. 3a, 19:03

Bere jaioterrian, Karmen egunean egingo du debuta Morgaetxebarria zornotzarrak Baiko pilotarekin. Atzelari gazteak Lasorekin batera jokatuko du, Urrutikoetxea eta Elizegiren kontra. 

Amorebieta IV frontoian egingo du debuta profesional gisa Aimar Morgaetxebarriak. Pilota jaialdia 18:00etan hasiko da, Zubizarreta III - Aretxabaleta eta Alberdi II - Uriondo bikoteen arteko partiduarekin. 

Sarrerak entradasfronton.com atarian erosi daitezke.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!