Aimar Morgaetxebarria zornotzarrak debuta egingo du Baiko Pilotarekin

Anboto 2022ko mai. 20a, 08:49

Aimar Morgaetxebarria Baikorekin kontratua sinatzen. (Argazkia: Baiko)

Uztailean zehar debutatuko du, pilota enpresatik jakinarazi dutenez.

Afizionatu maila atzean utzita, Aimar Morgaetxebarria atzelari gazteak profesionaletarako saltoa emango du Baiko Pilotarekin.
 Zornotzako Lagun Onak Pelota Elkartean hazitako pilotariak urte birako kontratua sinatu du Baiko Pilotarekin eta uztailean egingo du debuta, Baikok ohar batean informatu duenez.

Profesionaletara iritsi orduko, Morgaetxebarriak torneo garrantzitsuak irabazi ditu afizionatuetan, Zaldibarko Torneoa eta Diario Vasco, besteak beste.


Zornotzarra pozik dago emango duen urratsagaz. "Eskerrik asko Baikori eman didan aukeragaitik. Lan asko egin dut hona heltzeko eta hau lan horren emaitza da. Oso zaila da hona heltzea. Ilusio askogaz eta debuterako eguna itxaroten nago", adierazi du.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!