Zornotzako Konbenioa sinatu zenetik 150 urte igaro direla eta, San Migel kalean itunari buruzko erakusketa dago muntatuta. Patxi González aktorea da hitzarmenaren urtemugako egitaraua koordinatu duen kideetako bat, eta datozen egunetan bisita gidatuak eskainiko ditu Zornotzako herritarrentzat. Bisita gidatuok maiatzaren 9an eta 11n egingo ditu, 11:00etan eta 12:00etan. Azalpenek ordu erdiko iraupena izango dute eta talde bakoitzeko 15 lagun batu ahalko dira gehienez. Bisitak doakoak dira. Bertaratezko izena Zelaieta zentroko harreran egin beharko da, edo 946300650 telefonoan bestela.