"Irregulartasunez eta eskubide urraketez gainezka eta berme juridiko oso gutxirekin burututako epaiketa baten ondorioz" hartutako sententzia dela salatu zuten. Ildo horretan, nabarmendu zutenez, "atzerapauso honen aurrean jokoan daude demokrazia, bakea eta gure herriaren etorkizuna. Konpromisoak inoiz baino beharrezkoagoak dira, guztion artean bake
eta bizikidetzan oinarritutako etorkizuna eraikitzeko, euskal gizarteak eskatzen duen norabidean, aurrera egitea oztopatzen diguten iraganeko estrategiak, jarrerak eta jokabideak alboratuz".
Sententziak utzita egoera "larria" salatzeko deitutako kontzentrazioan gogoratu zuten auziperatuentzat 11 urte hauek "jasanezinak" izan direla ikuspegi pertsonaletik, "baita uztailetik pairatutako egoera ere". Horren haritik azaldu dutenez,13/13 sumario osoaren bilakaerak min amaigabea baino ez du ekarri. Auziperatu, senide eta lagunek krudelkeria segida luze bat nozitu dute". Hartara, babesa eta elkartasuna adierazi zieten.
Espainiako Auzitegi Nazionalak hirutik zazpi urtera arteko kartzela zigorra ezarri die 13/13 epaiketan auziperaturiko lau euskal herritarri. Epaileak 13/13 sumariotik absolbitu ditu Saioa Agirre eta beste kide bi.