Zornotzako manifestazioan "egiazko" osasun sistema publiko eta unibertsala aldarrikatu dute

Anboto 2022ko api. 2a, 13:50

Gaur eguerdian Zornotzan egindako manifestazioko irudia.

Hainbat herri-plataformek mobilizazio bateratuak egin dituzte herriz herri. Zornotzakoa Zornotza Osasun Publikoaren Alde (ZOPA) plataformak deitu du. 

Eguerdian osasun zentro paretik abiatu eta toki berean amaitu da manifestazioa herriari itzuli bat eman ostean. Deitzaileek "egiazko" osasun sistema unibertsal bat aldarrikatu dute. "Komunitatearen beharrei erantzungo diena, farmazia publiko bat duena, kontratuen behin-behinekotasuna murriztu eta plantilla egonkor baten alde egiten duena, kalitatezko arreta bermatzen duena eta zerbitzu soziosanitarioen birpublifikazioa ekarriko duena", adierazi dute. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!