Teknei Zornotzak eta Ibizak Zilarrezko LEB Kopako finala jokatuko dute zapatuan, 18:30ean, Zornotzako Larrea kiroldegian. Orain arte, bazkideek sarrerak eskuratzeko lehentasuna izan dute. 400 baino gehiago erretiratu dituzte, aforoaren erdia baino gehiago. Gaurtik aurrera, berriz, edozeinek erosi ditzake finalera sarrerak, klubeko ohar batean jakinarazi dutenez.
SARREREN PREZIOAK
- Bazkide helduak: 10 euro.
- Bazkide umeak (5-14 urte): 5 euro.
- Bazkide ez diren helduak: 20 euro.
- Bazkide ez diren umeak (5-14): 8 euro.
SALMENTA GUNEAK ZORNOTZA
- Kapi Denda (Karmen kalea, 3); 10:00-13:30 / 17:00-20:00
- El Cojo jatetxea (Gregorio Mendibil kalea, 8); 10:30-20:00
- Xiberu Taberna (Zezilia Gallarzagotia, 9); 10:30-20:00