Zornotzan jokatuko den Kopako finalerako sarrerak eskuragarri daude gaurtik aurrera

Anboto 2022ko mar. 4a, 08:55

Teknei Bizkaia Zornotza eta Sant Antoni Ibiza taldeek Zilarrezko LEB Kopako finala jokatuko dute martxoaren 12an, 18:30ean, Zornotzako Larrea kiroldegian.

Gaurtik aurrera sarrerak eskuragarri daudela jakinarazi dute Zornotza Saskibaloi Taldetik. Bazkideek lehentasuna izango dute. Abonatuek astelehenetik eguaztenera eskuratu ahalko dituzte sarrerak. Eguenetik aurrera, berriz, bazkide ez direnen txanda hasiko da.

Abonu bakoitzeko sarrera bat erretiratu daiteke. Hori bai, edozein bazkidek beste bazkide baten sarrera erretiratu dezake karneta erakutsiz gero.

SARREREN PREZIOAK

  • Bazkide helduak: 10 euro.
  • Bazkide umeak (5-14 urte): 5 euro.
  • Bazkide ez diren helduak: 20 euro.
  • Bazkide ez diren umeak (5-14): 8 euro.

SALMENTA GUNEAK ZORNOTZAN

  • Kapi Denda (Karmen kalea, 3); 10:00-13:30 / 17:00-20:00
  • El Cojo jatetxea (Gregorio Mendibil kalea, 8); 10:30-20:00
  • Xiberu Taberna (Zezilia Gallarzagotia, 9); 10:30-20:00
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!