2023ko Frantziako Tourreko etapa bat Zornotzan hasi liteke

Ekaitz Herrera 2022ko urt. 20a, 10:06

EITBk kaleratutako informazioaren arabera, Tourreko hirugarren etapak Zornotza eta Baiona lotuko ditu.

Euskal Irrati Telebistak zabaldu duenez, 2023ko Frantziako Tourreko etapa bat Durangaldean abiatuko da. Zornotzatik, hain zuzen. Etapa uztailaren 3an jokatuko litzateke eta lasterketak Zornotza eta Baiona (Lapurdi) lotuko lituzke, beti ere, EITBren arabera. Andoni Agirrebeita Zornotzako alkateak azaldu du ezin duela ezer baieztatu. Urtarrilaren 26an aurkeztuko dituzte 2023ko Tourreko xehetasun guztiak, Gasteizen (Araba).

Joan den azaroaren 26an, Christian Prudhomme Frantziako Tourreko presidentea Zornotzan egon zen udalerriko, Mankomunitateko eta Aldundiko ordezkariekin batera Zornotza eta Iurreta lotuko dituen bizipista inauguratzen. "Christian Prudhommek esan zidan asko atsegin zuela Zornotza. Gialabertek behin Zornotzako klasikoa irabazi zuela eta irudi hori betiko gordeta geratu zitzaiola komentatu zidan", adierazi du Agirrebeitia alkateak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!