Jon Ander Urkiagak 'Bizia min' liburuaren errezitaldia eskainiko du Zornotzan

Anboto 2021ko aza. 2a, 12:22

Urkiaga zornotzarragaz batera, Uxue Alberdik, Unai Iturriagak eta Zornotzako beste hainbat musikarik parte hartuko dute emanaldian. Azaroaren 4an izango da, 18:30ean, Zelaieta zentroan. 

Luces de Galibo argitaletxeagaz kaleratu du Jon Ander Urkiagak Bizia min poema liburua. Ia 40 olerkik osatzen dute lana, eta Nafarroako Kutxako fundazioaren gazteentzako poesia irabazi du lana honegaz.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!