Zornotzako Bandak sei bidaia proposatu ditu denboraldi berrirako

Aritz Maldonado 2021ko urr. 27a, 18:48

Zapatuan hasiko da denboraldia, 20:00etan, 'Haurtzarora bidaia' kontzertu bereziagaz.

'Bandarekin bidaian' izenburupean, zapatuan hasiko duen hirugarren denboraldia aurkeztu du gaur Zornotzako Musika Bandak. "Jaio eta apurka-apurka hazten joan eta gero, Zornotzako Musika Banda martxan dagoela aldarrikatzea da denboraldi honetako helburua. Kontzertu bakoitzak bidaia ezberdina sentiaraziko die entzuleei, denboran zein espazioan", azaldu du Aritz Labrador bandako zuzendariak. Bandaren jardunerako, eta kulturarako orokorrean, hile gogorrak izan direla adierazi du, baina denboraldi berriari ekiteko gogotsu daudela ere esan du zuzendari zornotzarrak.

Bandarekin bidaian

-
Urriaren 30ean, 20:00etan, Zornotza Aretoan, 'Haurtzarora bidaia', 

Abenduaren 18an, 20:00etan, Zornotza Aretoan, 'Bidaia hemen eta orain'

2022ko otsailaren 19an, 20:00etan, Zornotza Aretoan, 'Euskal Herritik bidaia'

2022ko apirilaren 9an, 20:00etan, Zornotza Aretoan,  'Bidaia barne-mundura'

2022ko ekainaren 18an, 'Euskal Herritik bidaia'

2022ko uztailean,  'Zornotzatik Zornotzara'

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!