Zornotza ST-k 2.03 metro garai den Bola Olaniyan pibot nigeriarra fitxatu du barneko jokoa indartzeko. AEBko NCAA unibertsitateen ligan hezi zen jokalari lez, Southern Illinois eta Alabama taldeetan, hain zuzen.
Ondoren, Espainiako ligara etorri zen EBA mailako Alquimasa taldearen eskutik. 10 puntu sartu eta 9.2 errebote eskuratu zituen batez beste, 14ko balorazioarekin. Errendimendu horrek Zilarrezko LEB Ligarako atea ireki zion iaz UDEA Algeciras taldean eta oraindino zenbaki hobeak lortu zituen: 11.7 puntu eta 9 bederatzi errebote, batez beste, 14.6ko balorazioarekin. Maila horretan batez beste errebote gehien eskuratu zituen bigarren jokalaria izan zen.