Zornotza Saskibaloi Taldeak fitxaketa garrantzitsua egin du Zilarrezko Leb ligaren erronkari ekiteko. Ardanzak taldeari ekarpen handia egingo duela nabarmendu du taldeak. "Bere ibilbideko momentu garrantzitsu batean dago, eta maila exigente batean protagonismoa irabazteko gogoz dago", azaldu dute taldetik.
Azkeneko denboraldian, Zilarrezko Leb mailan, 5,3 puntuko media eta 3,7ko balorazioa erdietsi zuen.