Zortzi gazte atxilotu ditu Ertzaintzak Zornotzako istiluekin zerikusia dutelakoan

Anboto 2021ko uzt. 29a, 09:25
Artxiboko argazkia.

Bizkaiko herri desberdinetan egin dituzte atxiloketak. Ertzaintzaren arabera atxilotuetako bost adin txikikoak dira. 

Ertzaintzako iturrien arabera, asteburuan Zornotzan gazte bat jipoitzeagatik atxilotu dituzte. 

Domeka gauean jipoi baten ondorioz konortea galduta eraman behar izan zuten gazte bat Gurutzetako ospitalera. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!