Zornotza "herri seguroa" dela gogoratu dute, bide batez. "Hau ez da zornotzarrek erabaki duten herria eta asteburuko gertakizuna kasu puntual bat da. Horrelako gertaerak saiheste aldera, udalak neurriak hartu ditu, Udaltzaingoaren presentzia indartuz eta Ertzaintzarekin hartu-emana areagotuz".
Ertzaintzari eta Udaltzaingoari ere eskerrak eman dizkie udalak, egindako lanagatik.
Gaur 20:00etan Lemoan (Bizkaia) egitekoa den elkarretaratzera joateko deialdia egin du, baita ere, Zornotzako Udalak, eta bertan udaleko ordezkariak egongo direla jakinarazi du ohar baten bidez.