Mikel Garitaonandiak beste denboraldi baterako berritu du kontratua Zornotza STgaz

Anboto 2021ko uzt. 10a, 10:49

“Zornotza nire etxea da, are gehiago gauzak nahi bezala irten ez, eta hala ere zure lana babesten dutenean; azkenean egoerari buelta eman genion, eta denboraldi itzela egin genuen. Beraz, ulertzera kondenatuak geunden”, adierazi du Garitaonandiak. Une honetan, hurrengo denboraldirako prestatze lanetan murgildurik daude Garitaonandia eta kluba.

Garitaonandia 2010/11 denboraldian iritsi zen Zornotza Saskibaloi taldera, Unai Zamalloaren laguntzaile gisa. 2021/22 denboraldia taldean egingo duen hamargarrena izango da, beraz. 

Amaitu den denboraldian Zilarrezko Ligatik Urrezko Ligara igotzeko zorion egon dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!