Amorebietak datozen orduetan lotu dezake Mikel San Joseren fitxaketa

Anboto 2021ko uzt. 8a, 11:18

Amorebieta futbol klubak denboraldiko lehenengo entrenamendua egin du gaur. Aurretik, talde berria aurkeztu dute.

Jakin-min handia piztu dute Amorebieta taldea osatuko duten fitxaketa berriek. Bada, gaur, denboraldi hasierako aurkezpena egin du taldeak. Fitxaketa izarren artean, Mikel San Joserena (Atarrabia, Nafarroa, 1989) egon daitekeela aurreratu du Asier Goiria kirol zuzendariak. "Uste dut ordu batzuk barru Mikel San Jose gugaz izateko poztasuna izan dezakegula", azaldu du Goiriak. FItxaketa "oso aurreratuta" dagoela adierazi du.

San Josek Athletic Club taldean jokatu zuen 2009tik 2020ra. Iazko denboraldia Birmingham City klubean egin zuen, Ingalaterrako bigarren mailan.

Talde berrian, Durangaldeko bost jokalarik jokatuko dute. Mikel Zarrabeitiak, Unai Uberuagak eta Iker Unzuetak taldean jarraituko dute. Durangaldeko beste bi jokalari fitxatu dituzte: Lander Olaetxea eta Oier Luengo.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!